Hasiera

Aurkitu itzazu gure berezitasunak

LAIAK denda 2014ean ireki zen eta dagoeneko gastronomía-erreferente bilakatu da Zestoan. Gaur denda hartzen duen Lizentziadoneko etxe dotorean jaiotako Xabier Etxabe dugu bertako arduraduna. Aspaldiko nekazal tresnatik izena hartzen duen LAIAK dendak, betiko garai bateko jangai denda baten oihartzuna dakarkigu gogora, baina giro gozoz eta gaurkotua. Xabierrek, bertako, Euskal Herriko eta kanpoko produkturik onenak aukeratzen ditu zuri eskaintzeko.

Edarietan, aukerako ardoak, Euskal Herriko sagardoak, txakolinak, garagardoak, likoreak... Ohitura zaharrean, soltean, lekale bikainak, fruitu lehor eta kalitatezko haziak, te eta infusioak, itsas belar eta ekologikoki lorturiko produktuak. Kutixietan, bertako eta kanpoko gaztak, Iberiar produktuak, artisau-pateak, olio finak, Kantauriko kontserbak, gozoki aukeratuak, e.a.

LAIAK dendara egindako bisita aparteko bizipen gerta dakizuke. Xabierren laguntzaz gure produktuak goza ditzakezu, ardo-dastatze batean parte hartuz, harrituko zaituzten edariak aurkituz, hornitzaile batekin topo eginez edo Mertxek prestatzen dituen erakusleihoekin txundituz.

Beti ere, lagun arteko giro eta kalitatezko produktua eramango duzun segurtasunarekin.