Albisteak
news.

Iritxi da eguna.
Gaur arratsaldeko 8etan Ardo Kata antolatuta daukagu Madrilgo Vinos Sanz upategiaren eskutik.
Gehienetan dastatzen den ardoa beltza izaten da, baina oraingoan txuriak izango du protagonismoa. Upategi bertako lau ardo txuri eta ardo beltz bat dastatuko ditugu.
Edariei laguntzeko berriz, LAIAK dendako jaki goxoak ere dastatzeko aukera izango duzue.
Eskerrik asko izena eman duzuen guztioi, horrelako ekintzak antolatzen jarraitzeko indarra ematen bai du jarraitzaileak ondo erantzuten dutela ikusten denean, gaurko Katarako ere ez bait da lekurik gelditu. Eta eskerrak baita ere VINOS SANZ S.A. upategiko ordezkari eta A.Colonialesko Albertori, horrelako ekintzak antolatzen laguntzeagatik.
Ea gustoko ardo eta jakiak dastatzen ditugun eta ardo munduan zerbait gehiago ikasten dugun, ardo mundua oso zabala bait da.
Gero arte!!