ARTATXIKIA ERREMOLATXA-HOSTOAZ
Osagaiak:
- 200 g. artatxiki
- 1 l ur
- 6 erremolatxako hostoak
- Tipula 1
- Baratxuri ale 1
- Baso txiki bat ardo zuri edo txakolina
- Irina
- Arrautza 1
- Etxeko tomate frijitua tipularekin, baratxuriarekin eta piper berdearekin.
- Gatza
- Kurkuma koilarakada bat edo belar usaintsuak
- Olioa
Prestaketa:
- Erremolatxa-hostoak garbitu eta hostoak eta penkak bereizi. Dena lurrunetan egosi.
- Prestatu eta berotu ura; hainbat aukera proposatzen dizkizuet:
* prestatu belar usaintsuen infusio bat (erromeroa, ezkaia,
albaka, oreganoa nahastuta) gero artatxikia egosteko
erabiliko duzun urarekin.
* egosteko erabiliko duzun uretara koilarakada bat kurkuma
bota.
- Egosi artatxikia prestatu duzun uretan (hamabost minutu, gutxi gorabehera).
- Zartagin batean tipula eta baratxuri potxatu . Erdi egina dagoenean, gehitu ardo zuri edo txakolin txorrotada bat, eta erregosi.
- Pikatu erremolatxaren hostoak eta gehitu tipula potxatuari.
- Penkak 8 cm-ko zatitan moztu, gutxi gorabehera. 4 edo 6 penka elkartu irina eta arrautzarekin albardatzeko. Jarri paper xurgatzaile baten gainean.
- Nahastu artatxikia eta erregositako barazkia.
- Platerean ipini:
* jarri tomate frijitu koilarakada pare bat oinarri gisa.
* uztai baten laguntzaz artatxikia barazkiarekin jarri.
* artatxikia gainean, penka batzuk jarri.
On egin!