AZELGAK BETEAK
AZELGAK BETEAK

Gaurko errezetaren bi osagai nagusiak zerbak eta oloa dira.

Zerba, ezagutzen den barazkirik antzinakoenetako bat da, eta Asiako kontinentetik dator. Oloa zereal oso arrunta da, mundu osoko eremu epeletan landatzen dena. Bi osagaiek bitaminak, zuntza, azido folikoa eta gatz mineralak ematen dizkigute… eta bien artean onura asko dakarzkiote gure osasunari: hezurrak indartzea, idorreria saihestea, anemiari aurre egitea, azalaren narritadura murriztea, hesteetako bakterio onak elikatzea, odoleko azukre maila murriztea, kolesterol txarra murriztea, asma prebenitzea…

Oraingoan konbinazio zaporetsua egingo dugu, barazkijale eta beganoentzat egokia, arrautzen ordez garbantzu-irina erabiliko baitugu. Gustatuko zaizuela espero dut.

Osagaiak:

  • Zerbak
  • Olo-malutak
  • Tipula
  • Piper berdea
  • Ura
  • Garbantzu-irina
  • Ogi birrindua
  • Gatza
  • Olioa

Zerbak garbitu eta penkak kendu .

Galdarraztatu zerben hostoak: ura irakiten jarri eta murgildu barazkiak hiru minutuz; ondoren, egosketa mozteko, bol batean utzi ur hotzarekin .

Estali olo-malutak zerbak egosteko saldaz, tapatu eta utzi beratzen.

Tipula eta piper berdea gorritu .

Olo-malutak ore bat osatu arte irabiagailuz pasa, agian salda gehiago beharko duzu, gehitu apurka-apurka nahi duzun sendotasuna izan arte.

Tipula eta piper potxatua olo-masarekin nahastu .

Azelgetako hostoei ura kendu eta zabaldu. Bakoitzean olo-masaren kantitate txiki bat jarri eta pakete bat bezala itxi.

Pla-pla egiteko, arrautzaren ordez, koilarakada bat garbantzu-irin eta bi koilarakada ur ondo nahastuta prestatu behar da. Pasa paketea garbantzu-irinetik, gero ogi birrindutik eta frijitu olio berotan.

Zerba eta oloen kroketa bereziaz gozatzera!