Produktuak | Edariak | MALA GISSONA
MALA GISSONA

MALA GISSONA

APATXE

APA estiloa (American Pale Ale) Pale Ale ingeles klasikoaren interpretazio amerikarra da. Frutaren, loreen eta/edo zitrikoen aromak ditu, erabilitako lupulu amerikarraren baitan.
Mikaztasun ertain-altua, gorputz ertaina eta malkortasun baxua du eta karamelu ukitua izan dezake.

Osagaiak: Garagar malta (Pale Ale, Crystal), Lupuluak (Cascade, Chinnok, Columbus), ALE altxagarria, garagar-malutak eta ura.

Uztartzea: Kanapeak, frijituak, hanburgesak, haragia plantxan eta adobatua, gazta erdionduak.

Alk5,0% Bol.

 

SHACKELTOWN 

IPA (India Pale Ale) estiloa 1790. urtean sortu zuten britaniar maisu garagardogileek Indiarako zeharkaldi luzeetan garagardoa egoera onean mantentzeko. Horiek horrela, lupulu eta alkohol asko duen garagardo mota bat egin zuten, zapore sendokoa, trinkoa eta ñabarduraz betea.

Osagaiak: Garagar malta (Pale Ale, Crystal, Carapil, Roasted), Lupuluak (Mosaic, Cascade, Centennial, Polaris), ALE altxagarria, gari-malutak eta ura.

Uztartzea: Espeziaz gozatutako haragi erregosiak, haragi eta barazki minak, arrain frijituak eta onduak, gazta urdinak eta biziak.

Alk6,5% Bol.

 

 

Iturria: MALA GISSONA