PORRU ETA HIRUGIHARRAREN PASTELA
PORRU ETA HIRUGIHARRAREN PASTELA

Oraingo honetan ere protagonista porrua dugu. Bere erabilera arnas aparatuarentzat, sistema kardio-baskularrarentzat, liseri aparatuarentzat, etab. oso onuragarria da eta oso kualitate onak eskaintzen dizkigu.

OSAGAIAK

  • MASA:
    • 200 gr. Irin
    • 100 gr. Gurina
    • 1 arraultza
    • 1 koilarakada ura
    • ½ koilaratxo gatza

 

  • BETEGARRIA:
    • 200 gr. Porru
    • Tipula bat
    • Hirugiharra
    • Baso bat olo malutak
    • 2 koilarakada lino haziak
    • Ura
    • Gatza, piperbeltz eta intxaur muskatua

 

PROZEDURA

  • Masa egiteko behar diren elementu guztiak nahastu.
  • Masa prestatu eta hozkailuan hozten
  • Tipula eta porrua txikitu eta potxatu.
  • Hirugiharra ere salteatu eta porruei gehitu.
  • Masa zabaldu eta moldean jarri.
  • Masa pixka bat zulatu eta gainean pisua jarri. Gero 180º tan 15 minutu labean sartu.
  • Masa hozten utzi.
  • Olo malutak ur berotan beratzen jarri.
  • Lino haziak txikitu eta ur pixka batekin beratzen jarri (arraultzen lana egingo du)
  • Olo malutak batidoraz txikitu, bexamelaren testura izan arte (agian ur gehiago gehitu beharko duzu). Intxaur muskatua, gatz eta piperbeltz pixka bat gehitu.
  • Lino haziak gehitu.
  • Porruak, hirugiharra, olo malutak eta lino haziak nahastu.
  • Nahasketa masaren gainean zabaldu.
  • Nahi izanez gero, gazta birrindua bota eta 180ºtan, 30/45 minutu labean sartu.