Liliazeoen familia botanikoa da porrua, tipula, baratxuria eta zainzuriarekin batera. Nire etxean beti jan izan ditugu entsaladan egositako porruak, eta amak “behartsuen zainzuriak” deitzen zien. Benetan, sasoia ez denean faltan botatzen dudan produktua da, baina oraingoan, Sakonako saskian oso sorta freskoa jaso dugu. Gaur, kaloria gutxiko eta koiperik gabeko landare horretaz gozatzeko beste modu bat proposatzen dizuet.
Osagaiak:
* Porruak
* Urdaiazpikoa
* Maizena edo olo malutak
* Esnea
* Porruen salda
* Intxaur moskatua
* Gatza
* Ura
Porruak garbitu eta zatitu.
Porruak egosi lurrunetan 15 minutuz.
Bildu bizpahiru porru zati urdaiazpiko-xerra batean eta jarri labeko ontzi batean.
Bexamela prestatu 30 gr maizena eta 500 ml. esne edo esne eta porruak egosteko saldarekin. Gatzatu eta gehitu intxaur muskatu pixka bat. Beste aukera bat da porruetako saldan olo-malutak jartzea eta biguntzen uztea. Ondoren irabiagailuarekin birrindu, gatzatu eta intxaur muskatuzko arraildura gehitu.
Porruak bexamelaz estali . Labean sar daiteke bexamela gorritzeko, nahi izanez gero gazta apur bat ere bota daiteke.
Prest jateko!
- Porruak egosiak
- Porruak bilduta
- Bexamela
- Porruak bexamelaz estaliak