Aurtengoan ere iritxi zaigu LAIAK dendatik antolatzen dugun IV.ARDO DASTAKETAren eguna.
Urtero bezala, eguraldiak laguntzen badigu, Urriak 21 larunbata, Lizenziadonekoa plazatxoan eguerdiko 12:30etatik 14.30etara izango da.
Eguraldi txarra balitz, Polikiroldegiko aterpean izango litzake.
Sei upategi desberdineko ardoa dastatzeko aukera izango dugu.
Bertan, Arabar Errioxako, Ribera del Duero eta Rueda jatorrizko ardoak izango ditugu.
Ardoari laguntzeko pintxoak ere izango dira.
Hau gutxi balitz, Eibarko Ustekabe Fanfarreak alaituko digu eguna.
Giro ederrean eguerdia igaro nahi baduzu , ez izan dudarik, etor zaitez larunbatean Zestoara.