Neguko barazki delikatua da borraja. Batzuentzat ezezaguna, beste batzuentzat dituen iletxoengatik ez atsegina eta garbitzeak lan handia ematen duela ere diote beste batzuk; baina gaur era erraz batetan nola sukaldatu erakutsiko dizuegu.
Osagiak:
- Borraja
- Patatak
- Tipula
- Baratxuria
- Ardo zuria
- Oliba olioa
- Limoia
- Gatza
Lapiko batean ur dexente jarri irakiten.
Borraja uretan garbitu, duen lurra kentzeko.
Zatitu enborrak, baita hostoak ere.
Ura irakiten dagoenean borraja bota eta su bizian mantendu bor-bor 10 minutu, bere iletxoak lapikoaren hormetan itsatsita geldituko dira.
Beste lapiko batean tipula eta baratxuria erregosi gatz pittin batekin eta gardena jartzen hasten denean ardo zuri apur bat bota.
Borraja atera uretatik eta egosteko ura gorde, limoi tanta batzuk botata (erraz herdoiltzen da eta beltza jartzen da).
Patatak txikitu eta tipulan gehitu, jasotako salda gustuaren arabera gehitu eta egosi patatak.
Bukaeran borraja gehitu eta nahastu patatekin.
On egin!
- Borraja
- Tipula eta baratxuria
- Borraja egosten
- Borrajaren iletxoak lapikoan
- Tipula eta patatak
- Borraja patatakin