Mihilua oso barazki usaintsua da eta anisaren antzeko zaporea du. Digestioaren aliatu handia da, hesteen mugigarritasunaren estimulatzailea, diuretikoa, C bitamina, azido oleiko, kaltzio eta magnesio kopuru handiak dituen antioxidatzaile onenetakoa.
Gaurko errezetarako hiru osagai baino ez ditugu beharko, oso erraza egiteko. Krema gozo bat prestatuko dugu.
Osagaiak:
* 2 Porru
* 2 Sagar berde (Granny Smith)
* Mihilu/ Hinojo (hostoak eta erraboila)
* Oliba olioa
* Gatza
* Ura
Porruak eta mihilua (hinojo) garbitu eta sagarrak zuritu.
Dena zatitu eta gatza eta oliba-olio pixka batekin erregosi.
Egosteko ura gehitu, justu barazkiak estaltzeko haina.
Irabiagailukin txikitu eta olio pixka bat gehitu hobeto emultsionatu dezan.
Jateko prest!