ARTATXIKIA ERREMOLATXA-HOSTOAZ
ARTATXIKIA ERREMOLATXA-HOSTOAZ

ARTATXIKIA ERREMOLATXA-HOSTOAZ                                   

Osagaiak: 

  • 200 g. artatxiki
  • 1 l ur
  • 6 erremolatxako hostoak
  • Tipula 1
  • Baratxuri ale 1
  • Baso txiki bat ardo zuri edo txakolina
  • Irina
  • Arrautza 1
  • Etxeko tomate frijitua tipularekin, baratxuriarekin eta piper   berdearekin.
  •  Gatza
  •  Kurkuma koilarakada bat edo belar usaintsuak
  •  Olioa

Prestaketa:

  • Erremolatxa-hostoak garbitu eta hostoak eta penkak bereizi. Dena lurrunetan egosi.
  • Prestatu eta berotu ura; hainbat aukera proposatzen dizkizuet:

             * prestatu belar usaintsuen infusio bat (erromeroa, ezkaia,

                albaka, oreganoa nahastuta) gero artatxikia egosteko

                erabiliko duzun urarekin.

             * egosteko erabiliko duzun uretara koilarakada bat kurkuma

                bota.

  • Egosi artatxikia prestatu duzun uretan (hamabost minutu, gutxi gorabehera).
  • Zartagin batean tipula eta baratxuri potxatu . Erdi egina dagoenean, gehitu ardo zuri edo txakolin txorrotada bat, eta erregosi.
  • Pikatu erremolatxaren hostoak eta gehitu tipula potxatuari.
  • Penkak 8 cm-ko zatitan moztu, gutxi gorabehera. 4 edo 6 penka elkartu irina eta arrautzarekin albardatzeko. Jarri paper xurgatzaile baten gainean.
  • Nahastu artatxikia eta erregositako barazkia.
  • Platerean ipini:

* jarri tomate frijitu koilarakada pare bat oinarri gisa.

* uztai baten laguntzaz artatxikia barazkiarekin jarri.

* artatxikia gainean, penka batzuk jarri.

On egin!