Albisteak
On Egin Bonoa
news.

On Egin Bonoa

On Egin bonoen programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta kalitate berezia duten Euskadiko produktuen kontsumoa bultzatzea eta ostatu turistikoei laguntzea du helburu. Pizgarri- eta sustagarri-programa hau euskal herritar guztiei zuzenduta dago, eta deskontu-bonoen bidez egituratzen da. Bono horiek proiektuari atxikitako Euskadiko ostatu turistikoetan erabili behar dira.

Programan parte hartzeko, kontsumitzaileak gutxienez 100 euro gastatu behar ditu kalitate berezia duten Euskadiko produktuetan edo Basque Wine markako produktuetan kanpainari atxikitako Euskadiko establezimendu komertzial eta online salmenta-kanal jakin batzuetan. Bakoitzak gehienez bi bono jaso ahal izango ditu bere NAN zenbakiari lotuta. Bono horiek ez dira metagarriak (bono bat egonaldiko).

Bonoak banatu ahal izateko, erabilgarri egon behar du programari esleitutako aurrekontuak. Hala, funts horiek agortuz gero, amaitu egingo da programa, eta ez da egongo aukerarik bonoak lortzeko.

Nola lor dezaket?

Kalitatezko produktuak erosita, programari atxikitako establezimenduetako batean, esaterako, Laiak  dendan.

Non erabil dezaket?

Programari atxikitako ostatuetako batean.

 

ON EGIN BONOA LORTZEKO ETA ERABILTZEKO URRATSAK
  1. Aukeratu atxikitako establezimendua eta egin erosketa
  2. Bidali zure datuak eta faktura webgunearen bidez
  3. Deskontu-bonoa jasoko duzu
  4. Erabili bonoa atxikitako establezimenduetako batean

 

PROGRAMAREN EPEAK

Apirilak 19: egun horretatik aurrera egiten diren erosketak promozioan sartuko dira.
Ekainak 1: bonuak erabiltzeko epearen hasiera.
2021eko abenduak 31: bonuak lortzeko epearen amaiera.
2022ko abenduak 31: bonuak erabiltzeko epearen amaiera.

 

Iturria: On Egin Bonoa