AZALORE PIZZA
AZALORE PIZZA

Neguan gaude eta garai honetako berdura beste modu batetan prestatzeko ideia berri bat emango dizuegu, pizza bat egitea proposatzen dizueugu.

Osagaiak:
• Azalore bat
• Sesamo eta linaza koilarada bana.
• 250 g gazta birrindua
• Arraultza bat
• Olio oliba txorrotada bat
• Tomate saltsa
• Mizuna edo ziazebra (espinakak)
• Txanpiñoiak
• Piper berdea
• York urdai egosia
• Gatza, oregano, albahaka, piperbeltz,…

Pikadora batean azalore txikitu.
Azalorea egosi, mikroondasen 5 minutu inguru edo baporean 10 minutu gutxi gora behera.
Sesamo eta linaza txikitu.
Labea 200 gradutan berotzen jarri.
Azaloreak duen ura kendu zapi batean estutuz.
Haziak, gazta erdia, arraultza bat, olioa, gatza eta piperbeltza batu orea osatuz.
Labeko bandejan oreari forma eman forma eskuarekin kolpatuz eta zabalduz.
Labean sartu 20-30 minutu kolorea hartu arte.
Pizzaren osagaiak antolatu tomate, mizuna, txanpiñoiak, piperrak, york urdai egosia, oregano , albahaka eta gazta.
Labean beste 20 minutu, txigortu arte.

Animatu zaitezte probatzera, merezi du eta! 😋