BARAZKIEN FIDEUA
BARAZKIEN FIDEUA

Gaurko errezetan bi dira osagai protagonistak, Txikoria eta arroz fideoak.

Txikoria basati eta landatuen barietateak daude, azken hauek hosto horzdunengatik eta berezko zapore mikatzagatik bereizten dira. Txikoria landare sendagarria da eta zurtoinak, hostoak, buruak eta sustraiak erabiltzen dira. Txikorian, ura da substantzia ugariena, eta, ondoren, karbohidratoak. Bitaminei dagokienez, barazki hori A probitamina edo betakaroteno iturri ona da, B taldeko zenbait bitamina (B2 eta, kopuru txikiagoan, folatoak eta C bitamina), baita potasioa eta magnesioa ere. Txikoria, jateko gogoa piztu eta digestioa errazten duen barazkia da. Gainera helburu sendagarriekin ere erabiltzen da, behazun-xixkua hustea errazten baitu. https://www.consumer.es/eu/alimentacion-eu/txikoria.html

Bestaldetik, arrozarekin eta arto-almidoiarekin egindako fideoak erabiliko ditugu, Cuencan eginak eta produktu nazionala erabiliz. Glutenik gabe, zeliakoentzat elikagai egokia, transgenikorik gabe eta koipe gutxi dutenez, produktu osasungarria da.

Osagaiak:
• Txikoria
• Arroz fideoak
• Tipula eta baratxuria
• Azenarioa
• Piper gorria eta berdea
• Ura / Barazki salda
• Gatza
• Olioa

Barazki guztiak txiki-txiki moztu eta olio oliban potxatu.Txikoria, azkena izan dadila eta beste barazkiak ia eginak daudenean gehitu.

Fideoak, 5 minututan, saldan egosi.

Fideoak uretatik atera, moztu eta barazkiekin nahastu.

 

Ezin da errazago prestatu, on egin!