KALABAZA ETA MANDARINA KREMA
KALABAZA ETA MANDARINA KREMA

Kuiak eta mandarinak neguko fruituak dira eta oraingo honetan, krema zaporetsu batean bateratuko ditugu . Proba ezazue, ez zarete damutuko!

Osagaiak:
• Kuia edo kalabaza zati bat
• Tipula bat.
• 3 mandarina
• Olio oliba
• Gatz pittin bat

Tipula zatitu eta gatz pixka bat bota, olio olibarekin erregosteko.
Kuia edo kalabaza dadoetan zatitu eta tipularekin batera lapikoan jarri. Batzuk gorde krema gainean jartzeko.
Ura gehitu lapikoari eta egosi bigundu arte.
Gorde ditugun kuia edo kalabazaren dadoak sartagin batean oliba olioarekin gorritu.
Kuia eta tipula krema egin.
Mandarienen ura gehitu kremara.
Platerean jartzean, gorritu ditugun kuiaren dadoak kremari gehitu.

On egin!