MIHILU KREMA
MIHILU KREMA

Mihilua oso barazki usaintsua da eta anisaren antzeko zaporea du. Digestioaren aliatu handia da, hesteen mugigarritasunaren estimulatzailea, diuretikoa, C bitamina, azido oleiko, kaltzio eta magnesio kopuru handiak dituen antioxidatzaile onenetakoa. 

Gaurko errezetarako hiru osagai baino ez ditugu beharko, oso erraza egiteko. Krema gozo bat prestatuko dugu. 

 

Osagaiak:

Porru
2 Sagar berde (Granny Smith)
Mihilu/ Hinojo (hostoak eta erraboila) 

* Oliba olioa
* Gatza
* Ura 

 

Porruak eta mihilua (hinojo) garbitu eta sagarrak zuritu.  

Dena zatitu eta gatza eta oliba-olio pixka batekin erregosi.  

Egosteko ura gehitu, justu barazkiak estaltzeko haina.  

Irabiagailukin txikitu eta olio pixka bat gehitu hobeto emultsionatu dezan. 

Jateko prest!