PATATA ETA PORRUEN MILORRI
PATATA ETA PORRUEN MILORRI

Hebrear Biblian jada aipatzen da חציר, adituek porru gisa identifikatzen duten landarea, eta Egipton oso landare ohikoa dela esaten du. Antzinako Egipton aurkitutako landare lehortuek, margolanek eta erliebeek esaten digute porrua K.a. 2. milurtekoan oso landare ohikoa zela euren dietan. Testuek ere Mesopotamian kultibatzen zela esaten digute, gutxienez milurteko horren hasieratik.

Antzinako Erroman baratxuria edo tipula baino kalitate hobea zuela pentsatzen zuten. Apicius I. mendeko sukaldaritza-liburuak lau errezeta ditu porruak erabilita. Neron enperadoreak porru gordinak maite zituen, eta olioan zein porrusalda moduan jaten zituen, uste zuelako bere ahotsarentzat oso ona zela. Hori dela eta, kroniketan “Porrofago” ezizena ematen zitzaion, “porru-jalea”. (https://eu.wikipedia.org/wiki/Porru)

Gaur guk ere porruez egindako errezeta bat eskaini nahi dizuegu.

OSAGAIAK

  • Patatak (bat pertsonako, gutxi gora behera)
  • Porruak (txikiak badira, pertsonako bi)
  • Tipula bi
  • Cebollino
  • Olioa
  • Gatza
  • Ura

PPROZEDURA

  • Txikitu tipula eta gatz eta olioarekin potxatzen jarri.
  • Garbitu eta txikitu porruak. Tipulari gehitu dena batera erregosteko.
  • Bitartean patatak zuritu eta xerrak fin finak moztu.
  • Molde txiki bat, adibidez flana egitekoa, olioz igurtzi.
  • Milorri hasi montatzen:
    • Patata xerrak jarri.
    • Gatza, piperbeltza eta cebollino bota.
    • Porru eta tipula geruza bat zabaldu.
    • Errepikatu ordena. Azken geruza patata izan beharko da.
  • Moldea film paperaz tapatu eta 15 minutu gutxi gora behera baino marian egosi.
  • Moldean bertan jan daiteke edo bestela platerrean buelta eman.